Malta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Malta (argipena)»
Maltako Errepublika
Repubblika ta' Malta
Republic of Malta
Ereserkia: L-Innu Malti
Goiburua: Virtute et Constantia
("Bertutea eta Konstantzia")

Maltako bandera

Maltako armarria
Geografia
HiriburuaValletta
35°53′52″N 14°30′45″E
Azalera316 km²
Punturik altuenaTa' Dmejrek
Punturik sakonenaMediterraneoa (0 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakItalia
Administrazioa
Gobernu-sistemaparliamentary democracy (en) Itzuli
Maltako presidenteaGeorge Vella
Maltako Lehen MinistroaRobert Abela (en) Itzuli
LegebiltzarraMaltako Parlamentua
Epai autoritateaConstitutional Court of Malta (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria465.292 (2017)
41.918 (2013)
Dentsitatea1.472,44 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioakristautasun eta hinduismo
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,38 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak2.795 (2015)
Bizi-itxaropena81,79756 (2015)
Giniren koefizientea31 (2019)
Giza garapen indizea0,918 (2021)
Ekonomia
BPG nominala12.537.750.732,477 $ (2017)
1.258.215.334,2468 (2016)
BPG per capita26.748 $ (2017)
1.990 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa19.092.842.533 nazioarteko dolar (2017)
1.892.160.654 (2016)
BPG per capita EAPn40.796,759 nazioarteko dolar (2017)
3.022,618 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala5 % (2016)
Erreserbak832.991.850 $ (2017)
155.952.872 (2016)
Inflazioa1 % (2016)
−0,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1964ko irailaren 21a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+356
ISO 3166-1 alpha-2MT
ISO 3166-1 alpha-3MLT
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.mt
gov.mt

Malta, ofizialki Maltako Errepublika[1] (malteraz: Repubblika ta' Malta) Europa hegoaldeko uhartedi-estatua da, Mediterraneo erdian Sizilia (Italia) (iparraldean) eta Tunisia (mendebaldean) artean kokatua. Malta uharte handiena da, gero Għawdex/Gozo, eta txikiak: Kemmuna/Comino, Kemmunett/Cominotto eta Filfla/Filfola.

Europar Batasuneko kide da (2004-5-1), nahiz eta geografikoki Afrikaren ondoan egon. Commonwealth britainiarraren kide da.

Hiriburua Valleta du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltako uhartediak bost uharte ditu. Hiru handienetan baizik ez da bizi jendea: Malta (246 km²), Gozo (67 km²) eta Cominon (3,5 km²). Uhartedia Mediterraneo itsasoaren erdialdean dago, Siziliako uhartearen hegoaldean (Italia), Tunisiaren ekialdean eta Libiaren iparraldean. Kostaldea garaia eta malkartsua da eta sartu-irten –portu natural bikainak– asko ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malta Mediterraneoan nagusi izan diren herrien eraginpean egon da mendeetan, estrategiaren aldetik balio handia duen tokia baita.

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltako lehen biztanle neolitikoekin, zibilizazio megalitiko indigena inportante bat garatu zen uharteetan. Kultura horrek tenpluak eraiki zituen, K.a. 3600 eta K.a. 700 artean, hiru aldi edo fasetan, eta munduan zutik dauden eraikin zaharrenetariko batzuk dira. Göbekli Tepe eraikin multzoa zaharragoa den arren, Egiptoko piramiderik antzinena K.a. 2630 eta 2611 artekoa da, hau da 1000 urte beranduagokoa.

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Megalitoen kultura propioaren ondoren, feniziarren (K.a. XVIII-IX. m.), greziarren eta kartagotarren (K.a. VII. m.) bizitoki izan zen. K.a. 218. urtean Erromaren mendean gelditu zen. Elezaharrak dioenez, K.o. 60 urtean, San Paulok, zihoan ontziak hondoa jo zuelarik, Maltara iritsi eta kristau erlijioa irakatsi zien hango biztanleei. 395. urtean Erromako Inperioa zatitu zenez geroztik, Sortaldeko eskualdearen mendean egon zen Malta.

Ondoren bandaloen (454), ostrogodoen (494) eta bizantziarren (533) mendean egon zen.

Erdiaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

870. urtean arabiarren eskuetan gelditu zen; arabiarrek eragin handia izan zuten Maltako hizkuntzan eta kulturan eta Islama zabaldu zuten. Maltera, egun, arabiera haren ondorengo hizkuntza da, eta gerora kristau erresumek berreskuratu zuten arren Malta, erlijioa aldatu zen berriro kristautasunera, baina ez hizkuntza.

1091n Roger I.a normandiar aitonen semeak hartu zuen uhartea, eta 1245ean, Frederiko II.ak arabiarrak uharteetatik kanpora egotzi zituen. 1266an, Karlos I.a Napoli eta Siziliako lehen erregeak hartu zuen uharteen gaineko aginpidea, eta 1283an Petri III.a Aragoikoak. 1530ean Karlos I.a Espainiakoak Jerusalemgo San Juan Ordenaren (Maltako Ordena deitua gero) zaldunen eskuetan utzi zuen uhartea. XVI. mendean Malta uharteak, J. Parisot de La Valette Maltako Ordenako Maisuak egindako harresiei esker, turkiarren erasoei eutsi zien.

Maltako Ordenatik britainiar agintera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean itsaslapurren babesleku izan zen. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera Mediterraneoaren eta Sortaldearen arteko merkataritzagune nagusia izan zen frantsesentzat. Hala, 1798an, Maltako Ordena ahuldurik zegoela, Napoleonek hartu zuen Malta. Maltarrek, britainiarren laguntzaz, frantsesak uhartetik kanpora egotzi zituzten 1800an; britainiarren babesa eskatu zuten, eta 1814az geroztik, 1964an burujabetasuna lortu zuten arte, Britainia Handiaren babespean egon zen. XIX. mendean Britainia Handiaren itsasontzien babesgune nagusia izan zen, Britainia Handia eta Indiaren arteko merkataritza harremanetan.

XX. mendean istiluak izan ziren britainiarrek Maltako hizkuntza ofizialtzat hartzen ez zutelako, eta Maltari autonomia onartzen ez ziotelako. Bigarren Mundu Gerran Maltak Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoei eutsi zien; uhartea balio handikoa izan zen gerran, handik Siziliaren eta Libiako alemaniarren arteko komunikazioa eten ahal izan baitzen.

Estatu independentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an maltarrek autonomia lortu zuten. 1964ko irailaren 21az gero (Parisko hitzarmena) Malta independentea da. 1974ko irailean errepublika egitura onartu zuten. 1979an Britainia Handiko gudarostea Maltatik atera zen, eta harrezkero ez da gune militarrik ezartzerik onartu. 1980-1982 bitarteko urteetan, Mediterraneoko petrolio hobien ustiapena zela eta, Maltaren eta Libiaren arteko harremanek okerrera egin zuten.

1984an adiskidantza eta elkarlaguntzarako hitzarmen bat izenpetu zuten bi herrialdeek. Alderdia Laborista hamasei urtez gobernuan egon ondoren (Dom Mintoff lehendabizi, eta Mifsud Bonnici gero), 1987ko hauteskundeetan Fenech Adami buru den Alderdi Nazionalista izan zen garaile. Honek Estatu Batuetara hurbiltzeko politika bideratu zuen. Inportazioak liberalizatu, merkataritzarako eremu askeak sortu, eta turismoa eta atzerritarren inbertsioa bultzatu ziren.

1992ko otsailean Lehen Ministro hautatu zuten ostera Adami, Alderdi Nazionalistak botoen % 51,77 eskuratuta eta Alderdi Laboristak % 46,50. Herrialdea Europar Batasunean sartzea zen Adamiren xede nagusia. 1993an adierazi zuenez, Maltak Europar Batasunean sartzeko baldintzak betetzen zituen, demokraziari eta giza eskubideei zegokienez, baina herrialdearen egitura ekonomikoa “zaharkitua“ zegoelakoan, oinarrizko erreformak egitea eskatu zitzaion.

1995eko ekainean Europar Batasunak diru-laguntza eman zion herrialdeari erreforma horietarako, eta 1996aren bukaeran herrialdea Europar Batasunean sartzeko negoziazioak hasiko zirela iragarri zen. 1996ko urriko hauteskundeetan Alderdi Laboristak botoen % 50,7 eskuratu zituen, eta Alderdi Nazionalistak % 48,7. Alfred Sant izendatu zuten Lehen Ministro. Gobernu berriak Malta NATOtik atera zuen. Santek adierazi zuen bere herrialdeak neutral jokatuko zuela, Mediterraneoan segurtasuna eta egonkortasuna bermatzearren.

Halaber, Europar Batasunean sartzeko programa geldiarazi zuen, eta sarrera hori polikiago eta pixkanaka –merkataritza libreko edo lankidetzako hitzarmenen bidez– egiteko asmoa azaldu zuen. 1998ko martxoan, oposizioak eskatutako zentsura boto batek gobernuaren dimisioa eragin zuen.

21. mendea eta Europako Batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malta 2004an sartu zen, azkenik, Europar Batasunean. 2007ko ekaineko Europako Kontseiluan adostu bezala, Malta euroaren zonaldean sartu zen 2008ko urtarrilaren 1ean.[2]

21. mendean, Maltako bizitza politikoko eskandalu handiena Daphne Caruana kazetariaren hilketa izan da, 2017an bonba autoz egindako atentatuan eraila[3]. Caruanak ikertu egiten zituen Maltako aberatsek Gobernuarekin dituzten konexioak, zeinak negozioen iturri dira askotan. 2019an. ikertutako enpresari horietako bat, Yorgen Fenech atxilotu zuten, eta horrek ekarri zuen Gobernuko kabinete-buruaren, Keith Schembriren, dimisioa, konexioak baitzituen Fenechekin. Protesta gehiagoren ondoren, Joseph Muscat lehen ministroak ere kargua utzi zuen.association with Caruana Galizia's murder. Epaiketa eta kondenek, dena dela, mafioso eragile zuzenak kondekatu dituzte, baina ez gaineko diru eta aginte mailako konexioak.

2022an, Maltako politikari bat, Roberta Metsola, aukeratu zuten Europako Parlamentuko presidente; David Sassoli aurrekoa gaixotasunak jota hil ondoren. Eskuin joerako eta abortoaren kontrako politikaria da Metsola[3].

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Maltako udalerrien zerrenda»

1993tik Malta 5 eskualde eta 68 udalerri edo udal kontzeju ezberdinetan banatzen da..[4] Udalerrien eta Maltako Gobernuaren artean, Eskualdeko Batzarrak (malteraz: Kumitat Reġjonali) daude.

Maltako udal kontzejuak.
Malta uhartea Gozo uhartea


Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltaren biztanleak (bider 1000), FAO-ren arabera, 2005-ean.

Maltarrak (%96) feniziarren, arabiarren, italiarren eta ingelesen ondorengoak dira. Britainiar jatorriko gutxiengo bat ere badago. Biztanle gehienak Maltako uhartean bizi dira, hiri txikietan. Hiriburuaz gainera, Birkirkara (22.000 biztanle), Qormi (20.000) eta Silema (13.500 biztanle) dira hiri nagusiak. Hizkuntza ofizialak ingelesa eta maltera dira. Maltak Europar Batasuneko biztanle dentsitate handiena du, alde handiz: 1.282/km2.

2006n uhartean 400.000 pertsona biziz gain, kanpoaldean maltar jatorrizko hainbat jende dago:

Erlijioari dagokionez, maltarren %98 katolikoak dira.

Hiri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak garrantzi handia du Maltako ekonomian. Lurraren %40 inguru dago landuta, baina herrialdeko biztanle dentsitate handia dela, batetik, eta lurraren pobretasuna, bestetik, elikagaiak inportatu egin behar izaten dituzte. Patatak, tomateak, meloiak, garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak, mahastiak eta loreak lantzen dira batez ere.

Horretaz gainera aipagarriak dira elikagaiak eraldatzeko industria, ehungitza, altzariak, tabakoa, makina arinak, eta produktu kimikoak, besteak beste. Dena dela, ekonomia kanpo merkataritzaren mende, manufakturen mende eta, batez ere, turismoaren mendean dago.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltera uharteko bertako hizkuntza da, ofiziala ingelesarekin batera. Jatorri arabierazkoa izan arren, latindar alfabetoaz idazten da. Italiera ere oso hedatua dago (1934ra arte ofiziala zen).

Gizateriaren Ondare[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko hiru leku ditu:[5]

UNESCOko Gizateriaren Ondare izendaturiko lekuak Maltan
Irudia Izena Lekua Oharra(k) Izendapen urtea Mota
Ħal-Saflieniko hipogeoa Malta uhartea Ħal-Saflieniko hipogeoa historiaurreko lur azpiko tenplu bakarra da 1980 Kultural
Maltako tenplu megalitikoak Malta eta Gozo uharteak Tenplu megalitikoak 1980, 1992 Kultural
Valletta Malta uhartea Vallettako alde zaharra 1980 Kultural

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltako Tourra (ofizialki, Tour ta Malta[6]) da herrialdeako itzuli garrantzitsuena. Lau etapa izaten ditu Malta zein Gozo-ko uharteetan zehar. Martxoan edo apirilean izaten da. Herrialde txikia denez, zirkuituko etapak izaten dira. 1990. urtean izan zen lehenango ekitaldia.

Herrialdean, futbol estadio handi bat dago, Maltako uharte erdialdean.

Maltar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Frantsesez) Cyprus et Malte prêtes à réjoindre la zone euro en 2008. 16 May 2007/5/16 (Noiz kontsultatua: 2016/12/29).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Un rico empresario de Malta, acusado de ordenar el asesinato de la periodista Caruana Galizia» La Voz de Galicia 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
  4. Malta. Assembly of European Regions (Noiz kontsultatua: 2015-4-1).
  5. (Ingelesez) Unesco. World Heritage List: Europe and North America. .
  6. «Tour ta' Malta» www.tourtamalta.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]